XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ernani

Emakume Abertzale, Mendigoizale Ernani eta Gaztetxu Batza'ren zabalkunde eta beren ikurriñen onespena ospatutzeko eratu diran jaien EGITARAUA.

24'an.

(LARUNBATA).

Gaubeko 8'tan.

Antzerki jai berezia.

Zintzotasuna antzokian, Eusko Etxea'ko antzezlari trebeak antzeztuko dute Abaroa eta babesa Salvador Arriola, apaizak erderaz egindako antzerki tamala eta Beobide'tar Jon Mirenak euskeratuba.

25'an.

(IGANDEA).

Goizian Usurbil'ko dultziñeroak eta Eusko Etxea'ko txistulariak egingo dute biribilketa.

7'tan.

Jaupa ixila Jaunartzearekin.

8 ta laurdenetan.

Bultzian etorriko diran Eusko Abesbatzako abeslari eta ezpatadantzarien sarrera txistulari eta dultziñeroakin.

9'tan.

Jaupa berezia, Eleiz nagusian.

Reffice'rena abestuko du Eusko Abesbatzak, bere abeslari guztiekin, Olaizola'tar Gabirel jauna, ernaniarra, zuzendari dala.

Txonitza Aita Alzo, buruñurdunaren gain izango da.

Ondoren, Emakume Abertzale, Mendigoizale eta Gaztetxu Batza ikurriñen onespena.

Iñaki Deunaren eresrkia Sabin'en izkiarekin abestuaz amaituko da.

11'tan.

Emakume Abertzale Batza'ren bizi lekubaren onespena, Josu'ren Biotza irudia esarriaz.

11'terditan.

Donostiko Eusko Gaztedi'ko espatadantzariak eta Ernaniko Eusko Gaztetxu Batzako makil dantzari eta gorularien dantza saioa.

12'tan.

Oturuntza, janari edariak izanik: Zizka mizkak, Ollo zukuba, Lebatza erregosia, Koxkorra edo xolomua xaltxan, Ollasko errea urazakin, Izotza eta igaliak.

Akeita, edari biziak eta txokorra.

Sagardua eta ardua.

Saneurria 8 laurleko izango da.

3'terditan.

180 (eunda larogei) ezpatadantzarien saio ikusgarria.

Ondoren itzaldi aberkoia, itzlariak izanik: URZELAI andereñoa, euskeraz, TRABUDUA andereñoa, erderaz, ALTZETA jauna, euskeraz eta azkenik IZAURIETA itzlari eta idazlari ospetsuba, langilletasun gaian aurren aurrenetako mallan daukagun jaun trebea.

Ondoren, Eusko erromeri jatorra txistulari, dultziñero eta triki tixakin, otoi ezkilla jo artean onekin amaituko dira jai atseginkor oiek.

Orra irakurle, gorago ikusten dezun bezela, zein jai aberkoi eta oroikorrak eratu diran.

Egun aundia izango da benetan abertzaletasunarentzat.

Ernani bezela, abertzaletasunak indar gutxi daukan errira etorri bear dezu, abertzalea, bear bearrekua dalako, JEL azia zabaltzea gero igali ugaria jaso nai badegu.

Abertzale ernaniarrak egun orretan nai degu erakutsi (ikusi ez dutelako) emengo arerio esker ta eskubikoai, abertzaletasunaren indarra ez dela gezurra, egi aundia baizik.

Etorri euzkotarrak, besoak zabaldurik artubak izango zerate gu zuben urietan artu izan gaituzuten bezela.

Aberriak, Emakume Abertzale eta Mendigoizaleak eskartuko dizute.

Gaur zuregatik biyar neregatik.

EZIAGO.